XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.5.-HETIO-REN IKERKETA KOANTITATIBOAEdukin-azterketa koantitatiboaren emaitza oparoa ordenatuz, atal honetan lau azpiatal definitu ditugu.
Lehenean, hiru albistegien emaitzak bateratuz, Hego Euskal Herriko telebistagintza informatiboaren (HETIO) nondik-norakoak azalduko ditugu, orokorrean harturik.
Ondorengo hiru azpiataletan
Telebista-kanale bakoitzari dedikaturiko kapituluan, hasteko, albistegiaren testuingurua, egituraketa eta osagarri formalak, azalduko ditugu, gero, bere barruan aurkitu daitezkeen Informazio Unitate Kateen (IUK) baitan sartzeko (ikus
Beraz, albistegien egituraketa globalari errepasua eman ondoren edukinean zentratuko gara, bere alderdi ahozko zein ikonikoan barna arituz.
IUK bakoitzean hitzez esan zein irudiz erakusten direnak sakonean miatuko ditugu.
Albistegien edukin koantitatiboa azaltzekoak garen honetan, komenigarria da gogoratzea, berriro ere, zein lotuta eta elkar-osagarriak diren albistegien forma eta edukina.
Biek gauzatzen dute lan-eguneroko informatiboetan entzulegoari aurkezten zaion produktua, eta biek adierazten dute igorleak albistegia fabrikatzerakoan duen ikuspegi eta jarrera.
Azpiatal honetan bateratu egin ditugu hiru telebista-kanaleen emaitzak (ETB, TVEBI gehi TVENA), eta horrela Hego Euskal Herrian egiten den informatibogintzaren irudi orokorra eman ahal izango dugu.
Badira, nola ez, hainbat elementu formal globaliza ezinak direnak, kanale baten aurki daitezkelako eta ez besteetan.
Hori horrela izanik ere, aipaturiko kanaletako emisio informatiboek amankomunean dituzten molde eta elementuetan zentratuko gara.
Esku artean ditugun albistegien emisioa, eguerdiz, ordu biak eta ordu bi t'erdiak bitartean izaten da, bazkalostean beraz.
Guztiek betetzen dute, tradizionalki informazioari dedikaturiko ordutegi hori, goizeko programazioa amaitu eta arratsaldekoari ekiteko lehen momentuetakoa.
Kontuan izan behar da, Estatu espainiarreko telebistagintzan paradigmatikoa den hiruetako Telediarioa (TVE) emititzen dela egunero.
Bazkal ondoko ordu tarte horietan goizean zehar izan ez duen audientzia kopurua bereganatzen hasten da telebista (ikus eranskinetan audientzia kopuru datuak orduen arabera nola aldatzen diren).
Ordu erdiko formatoa izaten dute eskuartean ditugun albistegiek eta bere baitan, ikerketaren
Edukinez Euskal Herriko notizietan zentratu gara ikerketa-lan honetan, gainera, hiru esparru tematiko, marjinalak bestalde, alboratu ditugu: eguraldia, burtsa eta bonolotoari buruzkoak.
Esku artean ditugun albistegiek ordu erdiko formatoa erabiltzen dute, eta atzetik publizitatea emititzen denez, laburragoa gelditzen da.
Informazio-saioa karetaz hasi eta etenik gabe luzatzen da, amaierako sintonia edota kastinaz itxi arte.